XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugimendu bikotea du Lurrak; bere ardatzaren inguru bat, eta Eguzkiaren inguru burutzen duena.

Makurdura hori dela eta Lurrean zona klimatiko desberdinak ditugu, urte sasoi desberdinetan, zeren globoko zati guztiek Eguzkiarekiko jarrera berdina bait daukate.

Lurreko zenbait zatitan Eguzkiaren izpiak zuzen erortzen dira eta honegatik, bero handiagoa ematen du orduan, aitziti, beste tikietako biztanleak hotza izan ohi dute, Eguzki izpiak zeharka bezala igarotzen bait dira.

Errotazio mugimenduak, bere aldetik, korronte ozeanikoak eta atmosferikoak sortuerazten ditu; hauek, klima aldaketa handiak ekartzen dituzte.

Lur barrura bidai bat. Unibertso barruan Lurraren sorrera eta eratzea itzalgarri argitu ezina izan bada eta oraindik bada ere, bere misteriorik handienak azalean dituela kontutan izan behar dugu.

Gezurra dirudi. Izan ere, espazioa esploratzera 1000 miloi argi urtetako distantzitan dauden gauzak aztertzea iritxi duelarik, Lurraren erraietara doi doi iritxi gara oraindik.

Gaurdaino gizonak lortu duen sakontasunik handiena 6 250 metrokoa da, Wyomming (EE.BB.) estatuko petrolio putzu batean.

Hori Lurraren erradioko milagarren zati bat besterik ez da.

Beraz, lur globoaren barruari buruz dugun ezagupena ez da batere zihurra eta geofisika, arlo honetaz arduratzen den zientzia, eztabaida handienak sortzen ditu.

Heraklito filosofoak J.K.a. 500. urtean hau esan zuen: Mundu hau su bola bat da eta izango da beti eta geofisiko askok gori gori dagoen nukleoz mintzo zaizkigu; goritasun hori azaletik hurbilago eta hotzago bilakatuko litzateke.

Meatokietan ireki diren tunel eta igarobideak zulatzerakoan egindako oharpenengatik tenperatura 1ampdeg; C gradu igotzen dela 33m. sakonera goazen neurrian; 3 kmtrotara ura irekiten jartzen da eta 50etara harkaitzak urtu egin ohi dira.

Sakontasun hontan, guti gora behera, eratzen da laba bolkanikoa.

Baina tenperatura hori ez da proportzio berdinean ematen lurraren zentrora goazen bezala, zeren frogatu izan den bezala, azaleko kapen barruko berotasuna sustantzia radiaktiboei zor bait zaie (uranio, erradio, etab.).

Lurraren azala, 30tik 50 kilometro lodi dena, aluminiozko silikatoz osatua dago funtsean eta izeberg erraldoi baten gisa flotatzen du Sima izena duen silikato manto baten gainean.

Azalaren izena, osatzen duen materiagatik Sial da.

Simaren eta nukleo zentralaren artean tarteko zona bat dago, silize gutiago duena, baina burdinean aberatsago dena; beronen dentsitatea gero eta handiago izan ohi da zentrora hurbiltzen garen neurrian.

Nukleo zentrala, radioaren erdia baino areago hartzen duena, burdinez eta nikel gutiagoz eta beste zenbait beste elementuz osatua dago; nikel (Ni) eta burdin (Fe) konposaketa honen nahasketatik datorkio, hain zuzen, Nife izena.

Ez dira batere ezagunak beronen propietate fisikoak, baina muinak jasaten duen presio bortitzagatik (3 200 000 kilo zentimetro karratu bakoitzeko), burdinak sustantzi trinko bat eratzen duela uste ohi da, alegia, likido gisako orea, nahiz eta berez, ezagutzen edo irudika genezakeen beste fluidoz guztiz bestelakoa.

Lur gaineko harkaitzena baino masa askoz trinkoagoa da inondik ere, zeren, bestela, Lurrak ez luke 5 979 triloi tonelada metriko pisatuko.

Lurraren zentroan dagoen tenperaturak 5 500 metro gradu C guti gora behera ditu, Eguzki gainean dagoena bezala, hortze nonbait.

Tarteko kapa aldi berean gogor eta plastiko da.

Haren gainean datza mehena eta azalekoena.

Lurreko kapen eskema / EGO AMERIKA / ANTARTIKA / HIDROSFERA / LITOSFERA / ENDOSFERA / NIFE / AFRIKA.